Adrian Perezek bere bakarkako bigarren diskoa argitaratu du: 'Lozorroan epel'

“Ez al da hobe lozorroan epel jarraitzea ekaitzak, trumoiak, tximistak airea koloreztatzen duten artean?”, galdetu dio bere buruari Adrian Perez musikariak. “Edo akaso beste disko baten aitzaki eta hizpide?”. Honela, 20 urtez musikaren mundutik aldenduta ibili ostean, duela bi urte argitaratu zuen Balio Duterekin Lasai Ederrean lana, eta oraingoan, ildo berean argitaratu du Lozorroan epel.
Disko haren moduan, Unai Pelayo Pelax musikariarekin batera grabatu du, eta harekin izan dira Iker Vazquez, Elena Ramirez eta Beñat Antxustegi musikariak ere. Aurreko diskoaren ildotik, giro intimista eta bizitzaren, bakardadearen
1980ko hamarkadan, Mogollon taldean aritu zen Adrian Perez (Erdialdea, 1960). Talde honen sortzaileetako bat izan zen eta beste hainbat garaiko taldeekin batera, Donosti Sound zigilua osatu zuten. Hainbat talderekin kolaborazioetan ibili ondoren, 1993an Mal de ojo euskal errunba lantzen zuen garaiko proiektu probokatzailea sortu zuen. Bertan, kantari, konpositore eta gitarrista gisa ibili zen eta 12 urtetan zazpi disko argitaratu zituen. Euskal Herriko plazetatik dezente ibili ostean, proiektua agortuta zegoela iruditu zitzaion. Elkarrizketa honetan azaldu zituen proiektuaren nondik norakoak
Ohearen goxotasunak