Palestinarentzat lurra, bakea eta justizia eskatzeko manifestazio nazionala antolatu dute larunbatean
Herritarrei zapatak ekartzeko deia luzatu dute, ekimen bat egiteko. Iragarri dutenez, egitasmo gehiago aurkeztuko dituzte datozen asteetan.

Israelek su-eten adostua apurtu eta “inpunitatez horniturik” ekin dio Gaza erasotzeari “nazioarteko komunitatearen isiltasun konplizeaz baliaturik”. Mundu osoan haserrea piztu duen moduan, piztu du Euskal Herrian, eta, Gernika-Palestina elkarteak mobilizazioa antolatu du, Israel, su-etena orain! lelopean. 17:30ean abiatuko da Bulebarretik Saguesera.
Nazioarteko komunitateari eskatu diote “dituen baliabide guztiekin Israel behartu dezala” su-etenera itzultzea eta Palestinako herriaren eskubideak bermatzea, justizia, lurra eta bakea eskainiz.
Deialdi berezia egin dute manifestaziorako, parte hartzaileek umeen edo nagusien zapatak ekar ditzaten ekitaldiaren amaieran osatuko duten irudi “indartsua” osatzeko.
Bestetik, aurreratu dutenez, eragile politiko, sindikal eta sozialekin bilkura dinamika bat egin ostean, irakurketa bateratu bat aurkeztu eta ekimen berriak aurkeztuko ditu Gernika-Palestina elkarteak. Martxoaren 30ean Palestinako Lurraren egunaren harira, egingo dute aurkezpena, martxoaren 29an.