Altzako bertsopaper lehiaketan lanak aurkezteko epea, zabalik

Altzako XV. Arantza Hernandez Ezeiza Bertsopaper Lehiaketa abian da. Hain zuzen ere, lanak aurkezteko epea ireki dute, eta maiatzaren 22ra arte egongo da zabalik. Bizarrain euskara elkartea da antolatzailea, Altzako Bertsozaleak eta Altzania elkarteen laguntzarekin, eta Bizarrain@altza.net helbidera bidali behar dira lanak.
Bertsopaperen gaia eta neurria libreak dira, baina sorta bakoitzak hiru bertso eduki behar ditu gutxienez eta zortzi gehienez. Ekainaren 2an jakinaraziko dute irabazlea zein den, eta sari ederra eskuratuko du: 200 euro eta Altzako produktuen otarra. Altzatar onenak, bestalde, otarra eta oroigarri bat emango diote. Hemen kontsultatu ditzakezue lehiaketako oinarriak.