Urgullerako sarbidea itxi dute Gaztelubidetik eta San Telmotik, zuhaitz bat erori ostean

Zuhaitz bat erori da gaur goizean Urgulleko mendi hegal batean, Elbira Zipitria kalean. Arriskuak ekiditeko, Gaztelubide eta San Telmo museotik mendirako sarbidea itxi dute. Udaleko iturrien arabera, bihar kenduko dute erori den zuhaitza, duela egun batzuk izandako haize bortitzaren ondorioz erori dena.