Udaberriari deitzeko inoiz ez da beranduegi

Deitu behar zaiola, eta ez zaiola deitu behar, azkenean joan den astean heldu zaigu udaberria, bakerik gabe, oparotasunik gabe, eta euriarekin, erruz. Hor gabiltza denok, kapusaia jantzita, bizitzak ez bustitzeko esperoan.
Agintariak ari dira esaten prestatu behar dugula gerrarako edo krisi klimatikorako, eta 72 ordutarako janari eta edariak edukitzeko gordeta. Ni prest armairua betetzeko, baina zer egin 72 ordu horiek pasatzean? Ez al da hobeto armak eraiki eta erosteari uztea? Egindakoak ez du atzera-bueltarik, baina dena aldatzen den moduan dena konpondu daiteke. Ala?
Nik ere ez dut nahi bizitza osoan egon gudan. Zerbait egin beharko, orduan. Agian inoiz ez da beranduegi udaberriari deitzeko.