Loiolako 'Berritxu' loro ezagunak ihes egin du, eta jabea haren bila dabil

Atzo, hilak 30, Josune Nosellasek sare sozialen bidez jakinarazi zuen Loiolako Berritxu loroak ihes egin zuela. Zeharo kezkatuta daude Nosellas eta haren sendia, eta loroaren bila dabiltza. Loiolan eta inguruetan norbaitek ikusten badu haren telefono zenbakira deitzeko eskatu du: 620 43 72 07.
Egun osoa haren bila pasatu zuten, eta gauean beste mezu bat jarri zuen sare sozialetan Nosellasek, are kezkatuago. Izan ere, gaueko hotzari aurre egiteko gai izango zen ala ez deitoratu zuen.
Berritxu ezaguna da Loiolan, etengabeko hizketaldiengatik. Yako espezieko loroa da, eta 2012tik bizi da Nosellas sendiarekin. 2017an IRUTXULOKO HITZA loroaren eta haren jabearen etxean izan zen, eta erreportajea hemen irakur dezakezue.