Udaletxea ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte maiatzeko zubian

Donostiako Udalak ate irekien jardunaldiak antolatuko ditu laugarren urtez maiatzaren 1, 2, 3 eta 4an, erakundea herritarrei hurbiltzeko eta hiriko eraikinik enblematikoenetako bat balioan jartzeko asmoz.
Donostiarrek eta bisitariek udalbatza aretoa, eskailera nagusia, harrera gela, gobernu batzarraren aretoa eta prentsa aretoa bezalako gelak bisitatu ahal izango dituzte, eta beste elementu historikoak ere ezagutu ahal izango dituzte.
Udaletxeko areto nagusiak laguntzarik gabe bisitatu ahal izango dira, eta nahi dutenek doako bisita gidatuetan parte hartu ahal izango dute, ezarritako orduetan. Eraikina bisitatzeko sarrera orokorra Alderdi Ederreko erdiko eskaileretatik egingo da, eta ordutegi orokorra honako hau izango da:
• Maiatzak 1, 3 eta 4: 11:30etik 14:00etara / 16:00etatik 20:00etara
• Maiatzak 2: 16:00etatik 20:00etara
Bisita gidatuak
Gidarekin ate irekien jardunaldian parte hartu nahi duten herritarrek edo bisitariek apirilaren 7tik 28ra eman dezakete izena, 010 telefono zenbakiaren bidez (943-48 10 00 udalerritik kanpo) eta aurrez aurre Udalinforen bulegoetan. Beste bisitariek erreserbarik gabe egin dezakete bisita ezarritako ordutegiaren barruan.
Taldeek 25 pertsona izango dituzte gehienez, eta udaletxearen historia azalduko duten bisita gidatuetarako ordutegiak honako hauek dira:
• Maiatzak 1, 3 eta 4
11:30 Euskaraz
12:30 Gaztelaniaz
16:00 Euskaraz
17:00 Gaztelaniaz
• Maiatzak 2
16:00 Euskaraz
17:00 Gaztelaniaz