Mikel Gotik 2028ra arte berritu du Realarekin
Jokin Aperribai presidentea eta Mikel Goti jokalaria, Realaren bulegoan.Reala Realak eta Mikel Goti aurrelariak akordioa lortu dute kontratua 2027-2028ko denboraldiaren amaierara arte luzatzeko. Gorlizko gaztea txuri-urdinen bigarren taldekoa da, baina lehen taldearekin minutu batzuk jokatu ditu Espainiako Kopan.
Denboraldi honetan hamahiru gol daramatza, eta horietako bat kopan sartu zuen lehen taldearekin.


