Reala Zuzenean musika jaialdia hartuko du Anoetak uztailean

Futbolik gabeko udari aurre egiteko, uztailaren 3tik 5era Reala Zuzenean Musika Festibala egingo dute bigarrenez, Anoeta futbol zelaian. “Uda, musika, Donostia eta giro ona… Hori guztia biziko da belardian jarriko den agertoki batean, Familia Harmailaren aurrean hain zuzen ere”, adierazi du klubak.
Emanaldien egitaraua jarraian duzue:
- Uztailak 3: Pedro Pastor y Los Locos Descalzos eta Idoia Asurmendi.
- Uztailak 4: Paula Mattheus eta Olatz Salvador.
- Uztailak 5: El Canijo de Jerez y Los Estanques eta TimØ.
Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude, Realaren bazkideentzako deskontu bereziekin. Hiru egunetarako bonua ere eskuratu daiteke. Familia Harmailako ateak 19:00etan irekiko dira egunero.