Moroak behe laino artean

Moroak ginela, behe laino artean, hori utzi zuen idatzita Sarrionandiak. Baina behe lainoa dator eta doa, eta gutxitan geratzen da dena estaltzen.
Nork ez luke izan nahi behe laino. Eta, orduan bai, moroen gisan, Irungo edo nik-zer-dakit-nongo muga igaro ahal izatea. Lanbroa izan eta mugarik ez. Azalaren iluna ez dezatela zelatatu Gendarmeriek ez Policia Nacionalek. Lanbroa bezala, ikusezin, eta, honela, inoren arreta deitu gabe ibili mundutik. Inorrezen ahoan, inorrezen begian.
Ikusezin asko batzen direnean, ordea, behe lainoa ikusgarri egiten da, Urgull tapatuz, eta frankistek jarritako ikur hori inguratuz… Gauzak ikusaraztea da gauzak aldatzeko lehen urratsa.