Kontxako baranda berritzeko lanen azken zatia onartu du udalak
Ia milioi bat euro erabiliko dira barandak eta harrizko elementuak berritzeko, askatzeak ekiditeko.

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Construcciones Moyua SL enpresari esleitzea Kontxako pasealekuko baranda, Errege Etxolaren eta Antiguako tunelaren artean ordezteko eta kostaldeko horma konpontzeko eta handitzeko lanen kontratua. Esleipenaren prezioa 937.431 eurokoa da eta gauzatzeko epea zortzi hilabetekoa.
Eneko Goia alkateak azaldu du, honen bidez, “azkeneko fasean” sartuko dela barandaren erabateko berritzea: “Dekorazioaz gain, barandaren funtzio nagusia erretentzioa egitea da, eta hori hobetzeko lanak dira”.
Oro har, proiektuaren xedea da zati osoan baranda, botaolak eta harrizko piezak berritzea, eta Kontxako pasealekuaren zabalera osoan zoladura berritzea, II-B fasearen amaieraren eta Eguzki elkartearen eraikinaren arteko ingurunean.