Lapurreta izan da Altzako banketxe batean

Altzako banku-sukurtsal batean aurpegia estalia zuten bi pertsonek lapurreta egin zuten atzo, Arrizar auzunearen inguruan.
Antza denez, lapurrak bulegoko langile bati indarrez hurbildu zitzaizkion goizeko lehen orduan, labana batekin, eta diru askorekin egin zuten ihes. Banketxeko langileak konortea galdu omen zuen.
Abisua jaso ondoren, Ertzaintzako agenteak gertakarien lekura joan ziren, eginbideak irekitzeko eta gertatutakoa ikertzeko. Oraindik ez dago atxiloturik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez.