Raimundo Sarriegi omenduko dute

1913ko apirilaren 23an hil zen Raimundo Sarriegi konpositore donostiarra. Hori dela eta, Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak sortzailearen hainbat doinu eskainiko ditu aipaturiko egunean; etzi, hilaren 23an, 10:00etan. Emanaldia eta oroimenezko ekitaldia musikariaren monumentuaren aurrean izango da, Parte Zaharreko Sarriegi plazan.
Bretxako merkatariak hurbilduko dira lore sorta Sarriegiren oinetan jartzera eta dantzari talde batek egileak idatzitako Ohorezko kontrapasa egingo diote, Donostiako Martxa-rekin amaituz ekitaldia. Emankizunean entzungo dira: Comparsa de Caballería de Viejas, Alkate soinua, Ohorezko Kontrapasa eta Donostiako Martxa.
Egun berean ospatzen da Liburuaren Nazioarteko Eguna, eta horri ere erreferentzia egingo dio txistulari taldeak. Horrela, diana joko dute etzi goizaldean Gipuzkoa Plazaren inguruan.