Sara Alonsok Japoniako Kobe Trail lasterketa irabazi du
Donostiako lasterkaria azkarrena izan da Golden Trail World Series zirkuituko lehen proban.

Hasiera paregabea eman dio Sara Alonso donostiarrak nazioarteko Golden Trail World Series zirkuituari. Izan ere, Japoniako Kobe Trail lasterketa irabazi zuen, zirkuituko lehen proba. 21,3 kilometroko eta 2.200 metroko desnibela gainditu behar izan zituen.
Lau itzuliko proban Alonsok indarrak ondo neurtu zituen. Horrela, hirugarren itzulian indartsu aritu zen, beroari eta hezetasunari aurre eginez. Igoera oso gogor bat azkar igo zuen, eta jaitsiera teknikoan erritmo onari eutsi zion. Gainerako lehiakideekiko aldea handitu zuen, eta bakarrik iritsi zen helmugara (2:53:57). Iazko marka lau minutuan hobeto zuen. Madalina Florea errumaniarra izan zen bigarren, eta Malen Osa oñatiarra hirugarren.