Beldurrezko antzertiari doinua jarri dio Killwolf taldeak
Donostiako Killwolf heavy metal taldeak maiatzaren 24an argitaratuko du Farándula de terror bigarren diskoa. Egun horretan bertan egingo dute aurkezpen kontzertua Lezoko Txerrimuño baserrian. Sabotaje bizkaitarrekin batera ariko dira.
Aurrerapen gisa, diskoaren izenburu bera duen abestia estreinatu dute.
Hamar abesti izango ditu lan berriak, eta Haroko Rock Lab Studios-etan grabatu dute Dan Diez (Tierra Santa, Zenobia) musikari eta teknikariarekin. Azala, berriz, Juan Ramon Felipek egin du.