Donostian atxilotu dute Irunen hildako gizonaren ustezko erasotzailea

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Irunen igande goizaldean hildako gizonaren ustezko erasotzailea atxilotu du Ertzaintzak. Gaur goizean atzeman du Ertzaintzak, 26 urteko gizon bat da eta polizia aurrekariak ditu.
Irungo Cipriano Larrañaga kalean, Kolon pasealekutik gertu, 45 urteko irundar bati muturrekoa eman eta hura hiltzea egotzi diote. Erasoaren ondorioz, gizona lurrera erori zen konorterik gabe, eta hil egin zen. Datozen orduetan epailearen esku utziko dute.