Bera Berak ligako liderra menderatzeko aukera du
Donostiako eskubaloi taldeak Atletico Guardes hartuko du gaur Gaska kiroldegian, 20:00etan.

Hiru partida falta zaizkio Bera Berari ligako fase erregularra bukatzeko, nahiz eta bi diren falta diren jardunaldiak. Ordea, Europako Ligarengatik atzeratu zuten partida jokatzeke geratu zen, eta gaur da eguna. Atletico Guardes liderraren bisita izango dute Gaska kiroldegian, 20:00ean.
Kanaria Handiko Rocasari ondo irabazita, donostiarrak garaipen bolada horri jarraipena ematen ahaleginduko dira. Baliteke parez pare izango duten arerioa denboraldiko gogorrena izatea. Ligan soilik bi neurketa galdu dituzte, eta joko maila onarekin dabiltza. Pentsa, 42 puntu batu dituzte orain arte, eta hirugarren postuan dagoen Bera Berak 34 ditu. Tartean, bigarren tokian, Malaga dago, baina ez dirudi donostiarrek andaluziarren aurretik bukatuko dutenik ligaren fase erregularra. Titulurako kanporaketa oso bestelako lehia izango da.