Imanol Alguacilek Reala utziko du
Oriotarrak haren etorkizuna argitu du, eta ez du talde txuri-urdinean jarraituko.

Realak prentsa ohar baten bidez jakinarazi du Imanol Alguacilek lehen taldeko entrenatzaile izateari utziko diola denboraldia bukatzean. Horrela, oriotarrak talde txuri-urdina utziko du sei denboraldi eta erdiko ibilbidea osatu ondoren.
Agur gisara hitz hauek eskaini dizkio klubak entrenatzaileari: “Une hori iritsi aurretik asko dago borrokatzeko. Europako seigarren sailkapenak eta istorio zoragarri honek guztien ahalegina merezi dute. Eskerrik asko, Imanol”.