Mendiburu gasolindegiaren lursailean etxebizitzak eraikitzeko lanak hasi dituzte
Martuteneko gunearen eremua hesitu, egitura batzuk eraitsi eta makinak lurrak mugitzen ari dira.

Duela zazpi urte itxi zuten Martuteneko Mendiburu gasolindegia, eta urtetan auzotarren aparkaleku izan da. Donostiako Udalak 2023ko maiatzean onartu zuen hiri antolamendurako plan orokorraren aldaketa partziala, eta atzerapenak atzerapen, gasolindegiko egitura eraitsi dute hamalau etxebizitza libre eraikitzeko.
Duela egun batzuk hasi ziren makinak lurrak mugitzen, eta eremua txukuntzen. Ordea, etxebizitzen eraikuntzaren inguruko aurreikuspenik ez dago.
Etxebizitza proiektua
Lursailari erabilera industriala kendu behar izan zion udalak etxebizitza bloke bat eraiki ahal izateko. Eremuak 257 metro koadro ditu, eta gasolindegiaren jabeek sei solairuko etxe bat eraikin bat eraikitzea aurreikusten dute. Baita ere ekipamendurako lokalak, garajeak eta oinezkoentzako eremu bat lorategi batekin.