Zer plan astebururako?

Asteburua aprobetxatzeko plan bila? Gure agendan Donostiako kultur eta aisialdi ekitaldi aukeraketa zabala aurkituko duzu, eta, jarraian, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizugu.
Ostiralean (hilak 25), Dabadaba aretora joatea gomendatzen dizuegu, Ezpalak eta Free City rock taldeen kontzertuak ikustera. 20:30ean hasiko da ikuskizuna, eta sarrerak aretoaren webgunean daude salgai.
Larunbatean (hilak 26), Altzara joatea da gure proposamena. Izan ere, Sagardo Eguna antolatu dute San Martzial plazan, 18:00etatik aurrera. Edatekoa, jatekoa, musika eta giro ona ez dira faltatuko.
Azkenik, igandean (hilak 27), Antzoki Zaharrera joatea gomendatzen dizuegu, orduan izango baita Jon Plazaolaren eta Aitziber Garmendiaren Arizona antzezlana ikusteko azken aukera. Igandeko emanaldia 19:00etan izango da, baina ostegunean, ostiralean eta larunbatean ere taularatuko dute, 19:30ean. Sarrerak hemen daude salgai.
Bonus track: astean zehar plan bat egin nahi baduzue, hortxe gure proposamena: Pavel Gomziakov eta Amaia Zipitriaren biolontxelo eta piano kontzertua, asteartean (hilak 29), Viktoria Eugenia antzokiko Klub aretoan, 19:30ean. Sarrerak hemen daude salgai.