Unai Iturrate gaztea onenekin aritu da Zestoako lasterketan

Donostialdea Bizikletan taldeko Unai Iturrate ziklista zazpigarren izan zen atzo, Zestoako gazte mailako Gurutzeaga Sarian. Oxel Azkarate irabazlearengandik minutu pasatxora iritsi zen helmugara.
Taldeko beste zazpi txirrindularik ere bukatu zuten lasterketa: Unax Otegi (13. postuan), Martin Leblanc (43. postuan), Aimar Capdequi (49. postuan), Hugo Rayo (53. postuan), Beñat Igarategi (57. postuan), Danel Txapartegi (70. postuan) eta Unai Hernandez (71. postuan).
Larunbatean, berriz, Unax Otegi izan zen Donostialdea Bizikletaneko ziklistarik onena Zegamako Elkartu Nahi Sarian. Hogei postuan sailkatu zen, Unai Moran irabazlearengandik bi minutu luzera. Proba taldeko beste hiru txirrindularik amaitu zuten: Martin Leblanc (23. postuan), Unai Iturrate (28.postuan) eta Aimar Capdequi (38. postuan).
Kadeteak, Eibarren
Kadeteen mailari dagokionez, Oihan Betelu izan zen taldeko onena atzo Eibarko Eibarres Sarian, 42. postuan, Aitor Mata irabazlearengandik 21 segundora. Taldeko beste sei txirrindularik amaitu zuten proba: Santiago Roa (44.postuan), Danel Conde (68. postuan), Oier Perez Ruiz de Cortazar (80. postuan), Anje Larburu (91. postuan) eta Manex Barace (93. postuan) eta Aimar Moreno (104 postuan).