Kapelaren ibilbidea egingo dute hirugarrenez, oraingoan, jarduera «sateliteekin»

Kapelaren ibilbidea bueltan da. Hirugarrenez ospatuko dute San Martin auzoko egun berezi hau ekainaren 8an. Aurten egitasmo berri bat izango da motorrak berotzeko: Txapelarte, non kultura, sukaldaritza eta kirol munduko hogei pertsonek txapela “berrinterpretatuko” duten.
Gaur egin dute aurkezpena, eta antolatzaileetako bat den Karmele Egues auzokideak azaldu bertan azaldu dutenez, duela ehun urte baino gehiagotik New Yorken eta 2005etik Bartzelonan egiten den desfile berezi honetan parte hartzeko baldintza bakarra “buruan zerbait eramatea” da.
Txistularien diana jotzearen ondoren, parte-hartzaileak, kapelak, pamelak edo dena delakoak jantzita, Miramar Jauregian elkartuko dira 10:00etan, 12:00etan, Kontxa Pasealekutik jazz erritmora abiatu eta Manterola kalean amaitzeko. Puntu honetan, bi sari zozketatuko dira: originalena, landuena, jasangarriena, gazteen kategorian bereizten dena eta euskal kulturaren ekarpena duena.
Aurten, ibilaldiaren osagarri, antolatzaileek “satelite” deitu dituzten hainbat jarduera egingo dira: “Jarduera ekonomiko edo komertzio orok bere profesionaltasuna eta ideiak buruko edo kapela batera eraman ditzake”.
Horien artean, “Txapelarte” nabarmentzen dute, non Boinas Eloseguik ekarritako hogei txapel berrinterpretatuko dituzten kultura, gastronomia eta kirol munduko beste hainbeste ordezkarik, tartean, Iñigo Aristegi, Elena Arrese, Eduardo Chillida, Martin Berasategui, Isabel Zapardiez, Alex Ubago eta Realak.
Proposamen hau ekainaren 5ean hasiko da, Banco Sabadellen Donostiako egoitzan egingo den ekitaldi pribatu batean. Ondoren, erakusketa ibiltari bat egingo da Gipuzkoako herrietan zehar, batzuk oraindik zehazteke daudenak, eta antolatzaileek Tolosan amaitu nahiko lukete, Eloseguiren egoitzan, Eguesek zehaztu duenez.