Aldaketak izango dira Dbusen, Urbieta eta San Martin kaleetako obrak direla eta

Urbieta eta San Martin kaleetan obrak direla eta, astelehenetik aurrera, maiatzak 5, eta obrak amaitu arte, ezingo da San Martin kaletik Antiguarantz biratu. Autobusek (5, 16, 18, 25, 33, 40, 45, B1 eta B8 lineak) Urbieta kaletik jarraituko dute Larramendi eta Easorantz, eta San Martinen berriro biratu eta beren ibilbideak egiten jarraituko dute. Geltoki guztiak mantenduko dira.
Lanak gutxi gorabehera hiru asteko epean amaitzea aurreikusten da, Dbusek jakinarazi duenez.