Argitasunera itzultzen ari da Itsaso Gutierrez Retolaza (Gros, 1978). Etenaldi luze baten ondoren, musikagintzara eta zuzenekoetara bueltatu da.
Ehun urte bete ziren martxoaren 29an Antonio Agirre Uranga 'Xenpelar' (Donostia 1852-1925) portuko pilotua hil zenetik. Ia lau hamarkadaz egin zuen lan eta lagun asko salbatu zituen. Garaian ezaguna eta maitatua izan bazen ere, urteekin ahazten joan ziren.
Auditz Akular berdegune handian 3.000 etxebizitza eraikitzeko asmoen aurrean, Altza XXI herri ekimenak eremuaren balio ekosozialak aztertzeko eskatu dio Marko Sierra ingeniari agronomoari. Besteak beste, ondorioztatu du Altzako berdegune eta espazio libre falta nabarmena konpentsatu dezakeela guneak.
Amarako txoko historikoetan geldialdia egin dute mobilizazioan zehar.
Azken urteotan indarrean egon den legea bertan behera gelditu daiteke. Izan ere, lege horrek dio 6 eta 12 urte bitarteko umeek kirol klub batean izena eman ahal izateko eskola kirolean parte hartu behar dutela. Donostian, dagoeneko bi eskola kirola eredu daude indarrean. Horietako bat, MK Donostia proiektua da, hasieran E2 proiektu gisa ezaguna.
ESK, Steilas eta LKN sindikatuek, Antikapitalistak, Oarso Taldea eta Bake Ekintza Antimilitarista erakundeekin batera egin dute Maiatzaren Leheneko mobilizazioa