Ekainaren 7an hasiko da Jolas Etxea Pilota Txapelketa

Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak antolatuta, Jolas Etxea Pilota Txapelketa egingo dute auzoko frontoian, ekainaren 7tik uztailaren 6ra. Senior mailako gizonezkoak eta gazte mailako emakumezkoak lehiatuko dira, bi kasuetan binaka. Gizonezkoen zein emakumezkoen finalak uztailaren 6an jokatuko dituzte, 11:00etan hasita.
Gizonezkoen final-laurdenak ekainaren 7an hasiko dira jokatzen: Urmeneta-Aranguren bikotea Ojuel-Resano bikotearen aurka arituko da, 11:00etan. Hurrengo egunean, ekainaren 8an, 11:00etan hasita, Iriarte-Tabar bikotea Alex Juaristi-Jon Juaristi bikotearen aurka arituko da eta Artetxe-Erasun bikotea Barandiaran-Ortiz de Urbina bikotearen aurka. Ekainaren 14an jokatuko da azken final-laurdena (11:00): Santxo-Aranburu eta Barbajero-Urruzola bikoteak lehiatuko dira. Finalerdiak ekainaren 22an eta 29an jokatuko dituzte, bi egunetan 10:30ean.
Emakumezkoen final-laurdenak, aldiz, ekainaren 22an jokatuko dituzte, 10:30ean. Alde batetik, Balerdi-Iparragirre eta Esnal-Zumeta bikoteak aurrez aurre arituko dira, eta, bestetik, Rodriguez-Arruti eta Sorondo-Rei bikoteak. Lehenengo partidako irabazlea Legarreta-Sagardui bikotearen aurka arituko da ekainaren 29ko finalerdietan (10:30), eta bigarren partidako irabazlea Galardi-Arratibel bikotearen aurka, egun berean.