Khadija Faye da hirugarren fitxaketa

Ibaeta Basketek datorren denboraldirako hirugarren fitxaketa iragarri du: Khadija Faye. Senegalgoa da, 22 urte ditu, 1,93ko altuera eta pibot gisa jokatzen du.
Bukatu berri den sasoian Pittsburgeko NCAA taldean aritu da. Partidako 19 puntu eta 10 errebote lortu zituen, batez beste. Aurretik Texas Longhorn taldean aritu zen 2022tik 2024ra, eta Texas Tech taldean 2020tik 2022ra.
Faye donostiarren hirugarren fitxaketa da. Beste biak dira Veronika Remenarova eta Paige Robinson.