Paige Robinson fitxatu du Ibaeta Basketek

Ibaeta Basketek 2025-2026ko denboraldira begirako plangintzarekin jarraitzen du buru-belarri, eta Paige Robinson eskolta fitxatu du. Nazionalitate estatubatuarra eta ugandarra dauka 25 urteko jokalariak, eta Herner TC talde alemanetik dator, azken denboraldian partidako batez beste hemezortzi puntu eta sei errebote lortuta.
Druryko unibertsitatean hasi zuen bere kirol ibilbidea, eta bertan lau urtez jokatu ostean, 2022an Illinois State University unibertsitatean hasi zen. Ondoren, WNBAko Dallas Wingsek drafteatu zuen, eta bertan jokatu zuen 2023-2024ko denboraldian, Herner TC-ra joan zen arte.