Gipuzkoako Traineru Txapelketan izango dira Donostiako lau ordezkariak

Denboraldiaurreko jaitsierak eta estropadak gaindituta, txapelketen garaia da. Etzi, ekainak 1, Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko dute Orion, hiru kategoriatan: emakumezkoak, gizonezkoak eta beteranoak. Donostiak hainbat ordezkari izango ditu hiruetan. 10:30ean hasiko dira estropadak.
Emakumezkoen txapelketan, Donostia Arraun Lagunak iazko txapeldunak eta Donostiarra iazko hirugarren onenak parte hartuko dute. Lehiakide izango dituzte Orio, Tolosaldea, Hibaika, Hondarribia, Zumaia, Hernani, Pasai Donibane eta Zarautz.
Gizonezkoen txapelketak, berriz, Donostiarrak —iaz hirugarren sailkatu ziren— ohiko arerioak izango ditu parez pare: Orio, Getaria, Hondarribia, San Juan, San Pedro, Zumaia, Hibaika, Larrun Kosta eta Zarautz.
Azkenik, beteranoetan, Fortuna izango da ordezkari donostiarra, eta indarrak neurtuko ditu Badok 13, Illunbe eta Zumaia traineruen kontra.