Gizon bat atxilotu dute kaian emakume bat sexu erasoa egitea egotzita

Ertzaintzak 26 urteko gazte bat atxilotu du ostegun honetan Donostian, kaitik gertu emakume bati sexu erasoa egitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gertakariak goizaldeko sei eta erdiak aldera izan ziren. Ertzaintzako patruila batek gizon bat eta emakume bat ikusi zituen, kontaktu fisikoa izaten, une horretan itxita zegoen diskoteka baten parean. Agenteek esku hartu zuten, eta ustez elkar ezagutzen ez zuten bi pertsonak identifikatu zituzten. Gertakarien lekuan egindako lehen ikerketen ondoren, polizia patruilak gizona atxilotu zuen sexu askatasunaren aurkako delitu bat egotzita.
Ertzaintzak biktima artatzeko horrelako kasuetarako ezarritako protokoloari jarraitu zion, eta ospitalera eraman zuten.