Elkarte humanitarioentzako diru laguntzak onartu ditu udalak

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Arrats Elkarteari 74.225 euro ematea zuzeneko diru laguntza gisa, Txiki Txoko proiektua finantzatzeko. Proiektu horrek laguntza psiko-hezitzailea eta soziala eskaintzen die migrazio prozesuetan dauden emakumeei. Aldi berean, gurasobakar diren emakume migratzaileei beren haurrak zaintzeko eta artatzeko kontziliazioari erantzuna eman nahi dio udalak, eta, horrela, haien gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideak erraztu.
Era berean, SEADen Lagunen Elkarteari 36.500 euro ematea onartu dute, zuzeneko diru laguntza gisa, honako proiektu hauek finantzatzeko: Giza laguntzarako urteroko karabana (20.000 euro), elkarlana saharar ordezkaritzaren bulegoarekin (3.500 euro), ur edangarriaren deposituen horniketa (5.000 euro), elkarlana hezkuntza bereziko eskolarekin (5.200 euro) eta elkarlana Mahbeseko osasun artategiaren egiturarekin (2.800 euro).