Subizi gaua antolatzen hasiko dira gaur Egian

Subizi gaua antolatzen hasiko dira gaur Egian, bertako auzo elkarteak jakinarazi duenez. Lehenengo bilera hori kultur etxean izango da, 18:00etan, eta Egia Bizirikek auzotar guztiei dei egin die lantaldean parte hartzeko.
Urteroko legez, ekainaren 23an ospatuko dute Subizi gaua, eta egun hori iritsi aurretik, askotariko prestaketak egin behar izaten dira: dantzak, abestiak, eta beste. Gaurtik aurrera, horiek guztiak antolatzen arituko dira Egian.