The Skatalitesen kontzerturako eta 'La isla de las perlas' zarzuelarako sarrerak, bihartik aurrera salgai

Donostia Kulturak gaur (hilak 6) iragarri ditu ekainean Donostian antolatu dituzten bi kontzertu esanguratsu, eta bietarako sarrerak asteazken honetan, hilaren 7an, jarriko dituzte salgai.
Alde batetik, ska eta reggae kontzertua antolatu dute ekainaren 15erako, Intxaurrondo Kultur Etxean (20:00). Bertan, The Skatalites talde jamaikar historikoak bere 60. urteurrena ospatuko du, eta Steady Rockets bilbotarrek irekiko dute ekitaldia. Sarrerak hemen jarriko dituzte salgai.
Bestetik, La isla de las perlas zarzuela antolatu dute ekainaren 20rako Viktoria Eugenia antzokian. Pablo Sorozabalen musika eta Emilio Gonzalez del Castillo, Manuel Marti Alonso eta Jose Mendez Herreraren testuak ditu lanak, eta Donostia Musikaren ekoizpena. 1933an Madrilen estreinatu zuten eta Gipuzkoako estreinaldia izango da ekainekoa. Sarrerak hemen jarriko dituzte salgai.