Xabier Mikel Azparren donostiarrak Italiako Giroan parte hartuko du

Xabier Mikel Azparren txirrindulari donostiarrak (Egia, 1999) parte hartuko du ostiral honetan (hilak 9) hasiko den Italiako Giroan, Q26.5 taldearekin. Tom Pidcock izango da talde suitzarraren liderra Italiako lasterketa handian, eta Azparren izango da bere taldekideetako bat. Azken hiru Giroetan ez da txirrindulari gipuzkoarrik egon parte hartzaileen artean, eta Azparrenek horrekin hautsiko du.
Azparrenek 2021ean egin zuen debuta txirrindularitza profesionalean, Euskaltel taldearekin —Enekoitz anaia gaztearekin batera aritu zen talde horretan tarte batez—. Q36.5 taldeak 2023an fitxatu zuen, eta bertan dabil ordutik, Pidcocken konfiantzazko taldekide gisa. Aurrerapauso garrantzitsua emango du orain Egiakoak, 2021eko eta 2022ko Espainiako Vueltan aritu ostean, lehen aldiz Italiako Giroan parte hartuz.
We’re ready.
— Q36.5 Pro Cycling Team (@Q36_5ProCycling) May 5, 2025
Q36.5 Pro Cycling Team lines up at the 2025 @giroditalia with @tompidcock leading the charge in our first-ever Grand Tour.
Full squad ➡️
🇪🇸 Xabier Mikel Azparren
🇬🇧Mark Donovan
🇦🇺Damien Howson
🇱🇻 Emīls Liepiņš
🇮🇹 Matteo Moschetti
🇬🇧Tom Pidcock
🇳🇱Milan Vader… pic.twitter.com/M5tYBNJh5f