'Gipuzkoa 1.000 urte' hitzaldia bihar Donostiako Orfeoiaren egoitzan
1025etik 1845era arteko gertakari historiko nabarmenenak azalduko ditu, 19:00etan hasiko duten saioan.

Carlos Olaetxea arkeologo eta historiaurrelariak Gipuzkoari buruzko hitzaldia emango du bihar Donostiako Orfeoiaren egoitzan, 19:00etan. Bertan, 1025ean Ipuskoa eta ondoren Gipuzkoa izena zuen lurraldearen une garrantzitsu batzuetan murgilduko da, historiaurrean eta historian barrena.
Lurraldeko lehen giza aztarnetatik hasita, labarretako artearekin eta metalaren aroekin jarraituz, erromatarren garaira iritsi arte. Ondoren, Altzoko Salbatore Deunaren dohaintzaren dokumentuaren une historikoari erreparatuko dio, bereziki, garai hartako gizartea nolakoa zen azaltzen saiatuz, ibilbide historiko bat egiteko. Bide horretan, gainera, Donostiako Orfeoiaren sorrera eta XVI. mendean Kaparetasun unibertsala lortzeko gipuzkoarren sortutako mitoak azalduko ditu ere. 1845ean Oñati Gipuzkoara batu eta estatu liberalaren etorrerarekin foruak aldatu, eta ondoren, galdu ziren unean amaituko du.
Sarrera librea da, aretoaren edukiera bete arte.