Odola ematearen garrantziaz sentsibilizatzeko kanpaina abiatu du Deustuko Unibertsitateko ikasle talde batek
Ehun odol emate lortu nahi dituzte datorren astelehen eta asteartean, hilak 12 eta 13, campusean.

Deusto Business Schooleko ikasleek Batu zaitez elkartzen gaituen pultsuari, odola eman! lelopean, ehun odol emate lortu nahi dituzte datorren astelehen eta asteartean campusean egingo duten jardueran. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza graduko laugarren mailako ikasle talde batek odola emateko kanpaina abiatu du, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin lankidetzan. Instagram (@donasangre.deusto), Tik Tok (@donasangre.deusto), posta elektronikoa eta beste hainbat euskarri erabilita aurrera eramaten ari dira.
Tokiski aretoan eman ahal izango da odola, maiatzaren 12an eta 13an, 09:00etatik 13:30era. Helburua ez da behin odola ematea, baizik eta herritarrak eta, bereziki, unibertsitateko elkartea aldiro-aldiro odola ematearen garrantziaren inguruan sentsibilizatzea. Ohitura denez, odola eman ondoren ogitartekoa eta freskagarria jasoko dute emaileek.
Aurretiko hitzordua eskatu behar da esteka honen bidez eta animatzen direnei, odola emango duten egunean soinean jantzi gorriren bat eramatea ere proposatu diete, hala, odola ematearen garrantzia ikusarazi eta zabaltzeko.