Udalak terrazen ordenantza aldatzeko proposamena aurkeztuko die herritarrei

Donostiako Udal Gobernuak apirila hasieran aurkeztu zuen terrazen ordenantza aldatzeko proposamena. Duela hamaika urte onarturiko araudia eguneratzea eta egokitzea du helburu. Urte bukaerarako ordenantza berria onartzea aurreikusten dute.
Proposamenaren berri emateko, herritarrentzako bilera irekia egingo dute hilaren 13an, udaletxeko osoko bilkuren aretoan (18:30). Alderdi Ederreko sarreratik sartu beharko dute herritarrek.
Gaiari dagokion arduradun politiko eta teknikoak bertan izango dira. Gaia azaldu eta gero, bertaratzen diren herritarrek galderak egiteko aukera izango dute.