Maria Jose Bravo eta Javier Rueda omendu dituzte Loiolan
Eraso egin zietena egunaren 45. urteurrenean egin dute oroitza ekimena.

Maria Jose Bravo eta Javier Rueda omendu zituzten atzo Loiolako Latsarien plazan, senide, lagun eta auzotarrek. Hain zuzen ere, artean 16 urte zituztela, auzoko bizilagunek Batallon Vasco Español (BVE) talde eskuindarraren erasoa jasan zuten egunaren 45. urteurrenean. 1980ko maiatzaren 7an Zorroaga pasealekuan zeudela egin zieten eraso, Bravo bortxatu eta bertan hil zuten, Rueda, aldiz, larriki zaurituta utzi zuten eta handik zortzi urtera hil zen, jasotako kolpeen ondorioz. BVEk hilketa aldarrikatu zuen, baina ez zuten inor epaitu krimenengatik, eta 2023ko urria arte ez zuten aitortza ofizialik izan.
Ekitaldian parte hartu zuten Donostiako EH Bilduko ordezkariek eskatu dute Estatuaren biktima gisa aitortuak izan daitezela eta haien izena jartzea Loiolako kale bati. 2021eko ekainaren 5ean Donostiako Udalak Bravoren omenezko plaka bat jarri zuen plaza horretan bertan, terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan.