Zer plan astebururako?

Asteburura begirako plan bila al zabiltza? Gure agendan Donostiako kultur eta aisialdi ekitaldi aukeraketa zabala aurkituko duzu, eta, gainera, Bidebietako Txanpontxo jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan, beraz, jai giro ederraz gozatzeko aukera izango duzu bertan. Horrez gain, jarraian, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizugu.
Ostiralean (hilak 9), Arima Soul talde zarauztar-donostiarraren kontzertura joatea da gure gomendioa. Soul eta funk musika euskaraz egiten du laukoteak, eta Gaua diskoa aurkeztuko du taldeak Be Club aretoan. Sarrerak 10 euroan daude salgai, hemen.
Larunbaterako (hilak 10), Tabakalerako Bizi ala Iraun zikloko kontzertu bat proposatuko dizuegu: Mitsuneren folk japoniarraz eta Joseba Irazokiren kantautore musikaz disfrutatzeko aukera egongo da Kutxa Fundazioa Kluba aretoan, Bizi ala Iraun zikloaren barruan. Sarrerak hemen daude salgai.
Igandean (hilak 11), Egiako Bizipoza eguna da gure gomendioa, noski. Euskal Herri mailan antolatuta dagoen arren, Bizipoza elkarteak Donostiara egin du jauzi, zehazki Egia auzora. Blas de Otero plazan ziren egitekoak, baina, azkenean, eguraldia dela eta, Aitor Ikastolan egingo dute egun osoko jaia, 11:00etan hasita.
Bonus track: astean zehar egiteko bi plan proposamen: asteazkenean, Euskal Herriko mitoak eta identitatea: zertarako sortu ziren mitoak? hitzaldia (19:00), Koldo Mitxelena Kulturuneko Santa Teresa aretoan, Amaia Rojoren eskutik. Ostegunean, Stay Blues talde donostiarraren kontzertua (20:00), Tabakaleran. Urte luzeren ostean, berriz elkartu dira, kontzertu horretako.