Romeo eta Julietaren musikala taularatuko dute Viktoria Eugenia antzokian

Donostia Kulturak ikuskizun berezi bat programatu du Viktoria Eugenia antzokian, hilaren 30erako, 31rako eta ekainaren 1erako: Romeo y Julieta el musical, Theatre Properties konpainiaren eskutik. Hilaren 30ean 20:00etan taularatuko dute, 31n 17:00etan eta 20:30ean eta 1ean 17:00etan, beti gaztelaniaz. Sarrerak hemen daude salgai.
William Shakespear autore historikoaren jatorrizko obran oinarrituta, elementu ugari aurkezten ditu musikalak: baldintzarik gabeko maitasun debekatuaren odisea, adiskidetasunaren indarra, gorrotoaren sareak, mendekuaren zentzugabekeria eta istorio ospetsu eta mitiko baten tragedia.
Oholtzan egongo diren antzezleak hauek dira: Giampaolo Picucci, Silvia Villau, Antonio Rodenas, Santiago Cano, Amparo Saizar, Jaume Giro, Cristina Gallego, Guillo Rist, Javi Mota, Alejandro Pantani, Jesus Lara, Iris Castro eta Claudia Zamora. Zuzendaria, bestalde, Silvia Villau izango da, eta musika zuzendaria Cesar Belda.