San Bartolome Muinoaren eta Midfield Capital funtsaren arteko kontratua argitaratzeko eskatu du Elkarrekin Donostiak

Elkarrekin Donostiak interpelazio bat erregistratu du udalean, Hirigintzako zinegotzi Nekane Arzallusi eskatuz udal gobernuak argitaratu dezala “San Bartolome Muinoa sozietate publiko-pribatuaren eta Midfield Capital inbertsio funtsaren (edo haren filial New San Bartolome S.L.-ren) artean sinatutako salerosketa kontratua, merkataritza zentroa eraiki nahi zen lursailari buruzkoa”. Gogoratu behar da udala dela San Bartolome Muinoa sozietateko bazkide nagusia dela, kapital sozialaren % 37,5ekin.
“Orain arte, San Bartolome Muinoa sozietatearen kudeaketa eta lursailaren salmenta ez dira gardenak izan. Ezinbestekoa da udal talde guztiek dokumentazio osoa eskuratzea, erabaki oinarrituak hartu ahal izateko”, nabarmendu du udal taldeko bozeramaile Victor Lasak. “Ezin da lankidetza itsu-itsuan eskatu, hiriko hirigintza prozesu polemikoenetako bati buruzko funtsezko informazioa ezkutatzen den bitartean. Oraindik zain gaude udalak San Bartolome Muinoaren kontuak noiz argitaratuko, inoiz egin ez duena”, gaineratu du.