Urban Fauna Resort egitasmoa abiatu dute, Donostiako berdeguneetan animalientzako babeslekuak sortzeko

Txillida Leku museoak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Urban Fauna Resort egitasmoa sortu dute, Donostiako berdeguneetan tamaina txikiko hiri faunarentzako (intsektuak, artropodoak, anfibioak eta narrastiak) babeslekuak garatzeko helburuarekin. Babesleku horiek sortzeko proiektuak aurkezteko epea ireki dute dagoeneko, eta artistek, arkitektoek, diseinatzaileek eta hirietako biodibertsitatean interesa duen edonork egin ditzake proposamenak, hemen.
BiArteko Mugi egitasmoaren esparruan garatu dute proiektua, Kutxa Fundazioak finantzatuta, “artearen, ekologiaren, biodibertsitatearen eta mugikortasun iraunkorraren arteko lotura sustatzeko”, antolatzaileek nabarmendu dutenez du. Deialdia 2025eko uztailaren 31ra arte egongo da zabalik, eta 2.000 euroko hiru beka emango ditu aterpetxeak diseinatzeko, baita 1.000 euro gehiago ere.
Bestalde, esku hartze artistikoak animalia txikientzako benetako babesleku gisa funtzionatzeko diseinatuta egon beharko dute, intsektu hotelen filosofiari jarraiki, baina haien funtzionaltasuna tamaina txikiko beste hiri-espezie batzuetara zabalduta, hala nola, narrastietara eta anfibioetara.