Egitarau berezia prestatu du San Telmok Museoen Nazioarteko Egunerako

Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da maiatzaren 18an, ICOMek (International Council of Museums) 1977an sortutako eguna. Data honen xedea museoek gizartearen garapenean duten zereginari buruz sentsibilizatzea da, eta horretarako, San Telmo museoak egitarau berezia prestatu du.
San Telmoko eskaintzan sormen ariketa ezberdinak egongo dira, eta elizako hainbat txokotan nahiz museoan zehar egiteko moduan proposatuko dira, teknologia ere baliatuz.
Gainera, musika emanaldiak izango dira bi goizetan zehar, hitzaldi dantzatu bat eta Nagore Legarretaren argazkilaritza estenopeikoko tailer bat 12-16 urte bitarteko gazteentzat. Ohi bezala, maiatzaren 17an eta 18an sarrera doakoa izango da.
Asteburu honetarako prestatutako jarduerez aparte, nazioartean ospatzen den egun honen harira, San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak aurten egingo duen ekarpena ere nabarmendu dute. Museoak bere bildumako pieza baten ikerketa eta zaharberritzea egingo ditu eta horren kostuaren zati bat bere gain hartuko du elkarteak. Pieza XX. mende hasieran jasotako dohaintza bat da, Kristoren zigorkatzea, kobre gaineko olioa, 92 x 114 zentimetrokoa.
Hona hemen egitaraua osorik:
Maiatzak 17
– Tailerra. Argazkigintza estenopeikoa, Nagore Legarreta. Parte hartzaileek kamera estenopeikoa sortuko dute. Horretarako metalezko lata bat ekarri beharko dute (ezaugarriak museoaren webeko agendan). 10:00-14:00 | Eus | Adina: 12-16 | Doan, web bidezko erreserbarekin.
– Kontzertuak. Francisco Escudero Musika Kontserbatorioko ikasleen emanaldiak goizean zehar, klaustroan. 11:00-14:00 | Dohainik.
– Bisita gidatuak. Museoaren bisita orokorra: 12:00 eus + 13:00 gaz. Herri-musikaren artisauak erakusketa: 17:00 eus + 19:00 gaz. Ipuscua. 1000 urte: 10:30 eus + 18:00 gaz. Doan, web bidezko erreserbarekin.
– Familia tailerra. Artearekin jolasean. Museoan ikus daitezken artelanak aurkitzea eta esploratzea proposatzen dute, Second Canvas aplikazioa erabiliz. Detaile guztiak ezagutu ondoren, egingo al zenuke zure bertsioa?. 17:00 | Eus | Adina: +8 | Doan, web bidezko erreserbarekin.
– Hitzaldi dantzatua. Korrutik pikutara. Oier Araolaza, Gari Otamendi. Dantza molde zaharretatik gaur egungo dantza formetara egindako bideari erreparatuko diote: ko-rroan, borobilean hasi, eta dantzak nola joan diren aldatzen erakutsiko dute, soka-dantza, ingurutxo eta kontra-dantzetatik pasaz, bikote dantzetara iritsi eta azkenik norbanako bihurtu arte. 18:00 | Eus | Doan, web bidezko erreserbarekin.
– Arte bildumarekin jolastu. Second Canvas aplikazioan dauden obra ezberdinen xehetasunetatik abiatuta, museoan lan horiek bilatzea izango da proposamena, teknologia berriak eta ariketa ludikoa uztartuz. Honi lotuta, parte hartzaileen erantzunak jasoko dituzte eta ondorengo astean dendako produktu sorta bat eta museoko sarrera bikoitzen zozketa egingo dute. 10:00-20:00 | Doan.
– Sormen gune autonomoa elizan: iazko esperientzia positiboa aintzat hartuta, eliza oraingoan ere sormen gune bilakatuko da bisitarien eskura jarritako material ezberdinekin. 2024 urteak emandakoa laburbiltzen duen bideoa ere ikusgai izango da bertan, eta kontsulta gune bat ere. 10:00-20:00 | Doan.
Maiatzak 18
– Kontzertuak. Francisco Escudero Musika Kontsebatorioko ikasleen emanaldiak goizean zehar, klaustroan. 12:00-13:30 | Dohainik.
– Bisita gidatuak. Museoaren bisita orokorra: 12:00 eus + 13:00 gaz. Herri-musikaren artisauak erakusketa: 12:00 gaz + 13:00 eus. Doan, web bidezko erreserbarekin.