Juantxo tabernak bere 80. urteurrena ospatuko du ostiralean

Parte Zaharreko Juantxo taberna ezagunak 80 urte bete ditu, eta urteurren borobil hori ospatzeko festa antolatu dute ostiralerako (hilak 16). Hain zuzen ere, 19:00etatik 22:00etara, pintxo-potea eskainiko dute: tortilla pintxoa eta edaria 2 euroan. Bideo baten bidez eman dute urteurrenaren eta festaren berri sare sozialetan; hemen ikus dezakezue.
Enbeltran kalean dago Juantxo taberna, eta 1945ean ireki zuten. Ordutik, asko eta asko izan dira bertatik zerbait hartzera eta, batez ere, euren ogitarteko ezagunak jatera pasatu diren donostiarrak zein bisitariak.