Bilintx zentroan kokatuko dute Groseko haur eskola

Zemoria kaleko 2. zenbakian dago Bilintx Urrutiko Batxilergoko Institutua, eta haren beheko solairuan kokatuko dute Groseko haur eskola. Hain zuzen ere, Donostiako Udalak Construcciones Hugar enpresari adjudikatu dio haur eskola jartzeko obra kontratua 777.845 euroko aurrekontuarekin eta sei hilabeteko egikaritze epearekin. Proiektuak Europako Next funtsen laguntza jaso du.
Esan moduan, proiektuaren helburua da Bilintx zentroaren beheko solairuan haur eskola bat ezartzea. Hiru gela izango ditu; 0-1 urteko umeentzako bat eta 1-2 urteko umeentzako bi gela.