EMUSIK jaialdiak musika eta dantza kalera aterako ditu ostegunetik igandera
Udaleko Musika eta Dantza Eskolaren ikasleek ikasitakoa erakusteaz gain, Euskaraldiaren hasiera ekitaldia aurrera eramango dute jaialdiaren barruan

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren urteroko EMUSIK jaialdia bueltan da, kolaborazio eta gonbidatu gehiagorekin, Euskaraldiaren aurkezpena barne. Egiako Blas de Otero plazan 1.000 ikaslek baino gehiagok ikasturtean zehar izan duten bilakaera artistikoa erakutsiko dute, ostegunean hasi eta igandera arte luzatuko den egitasmoan.
Ostegunetik larunbatera, 25 musika taldek baino gehiagok parte hartuko dute, 17:00etatik 22etara bitartean. Banda, abesbatza eta orkestren emanaldi klasikoez gain, musika modernoko saioak, espezialitate arteko kolaborazioak eta gonbidatu bereziak izango dira. Igandean, berriz, dantzak hartuko du protagonismoa, dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza uztartuko dituen erakustaldian. Ikasle gazte nahiz adinekoek, ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteaz gain, Eskolak hiriko bizitza kulturalean parte hartze aktiboarekin duen konpromisoa ere berretsiko du.
Gainera, Euskaraldiaren hasiera ekitaldia ostegunean egingo dute, 18:50etik 19:20ra, jaialdiaren egitarauaren barruan. Hasteko, Barrexerka euskarazko umorezko antzerki konpainia donostiarreko kideek aurkezpen bat egingo dute. Ondoren, Musika eta Dantza Eskolako Korrugators taldeak Bulego taldearen Gure Bihotzaren Taupadak kanta ofiziala joko du, dantza klasikoko ikasleen koreografia batekin batera.
Lankidetza bereziak
Aurten, gonbidatu garrantzitsuek hartuko dute parte, hala nola, Musikeneko Big Bandak eta Francisco Escudero Kontserbatorioko Metalen Taldeak. Bestalde, Plus 55 programak belaunaldien arteko koreografia berri bat aurkeztuko du eta Donostiako Orfeoi Txikik, Harrobia proiektuarekin, musika belaunaldi guztiak batzen dituen adierazpen unibertsala dela berretsiko du.
Horrez gain, hirugarrenez, larunbat goizean instrumentuen erakusketa egingo dute, 7 urteko ikasleei askotariko instrumentuak gertutik ezagutzeko aukera emanez. Irakasle espezializatuek haien funtzionamenduari eta ezaugarriei buruzko azalpen zehatzak emango dituzte, eta haurrei lagunduko diete erabaki informatu bat hartzen beren musika prestakuntzarekin jarraitzeko zer tresna aukeratu behar duten jakiteko.
Egitaraua
- Maiatzak 15, osteguna
- 17:00. Perkusio taldea
- 17:30. Abesbatza txikia
- 18:00. Klarinete alardea
- 18:50. Euskaraldiaren aurkezpena
- 19:30. Triki taldea + Euskal dantza
- 20:00. Elektrotxaranga + Musika Gertu
- 20:30. Korrugators
- Maiatzak 16, ostirala
- 17:00. Txaranga
- 17:30. I.mailako ikasleak
- 18:00. Orkestra gazte + abesbatza
- 18:30. Banda txiki eta gazte
- 19:30. Old Babies
- 20:00. Big Band III
- 20:30. Big Band IV
- 21:00: Big Band Musikene
- Maiatzak 17, larunbata
- 17:00. I.mailako ikasleak
- 17:30. Donostiako Orfeoi Txiki
- 18:00. Atotxako Flautistak
- 18:30. Banda Heldu
- 19:00. Orkestra Heldu
- 19:30. Orkestra Txiki
- 20:00. Plus Brass Band
- 20:30. Francisco Escudero Kontserbatorioko Metalen Taldea
- 21:00: Irakasleen Taldea
- Maiatzak 18, igandea
- 12:15-14:00. Dantza