JazzEñeko zortzi taldeak aurkeztu dituzte
60 Jazzaldiaren baitan, XI JazzEñek Espainiako Estatuko Jazzaren erakusgarri diren zortzi kontzertu eskainiko ditu uztailaren 23tik 26ra Viktoria Eugenia Antzokian.

Hautatu dituzte aurtengo Jazzeñen izango diren Espainiako taldeak. JazzEñe 2025ek zortzi kontzertu eskainiko ditu lau saio bikoitzetan, uztailaren 23tik 26ra. Emanaldiak 12:30ean hasiko dira Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Nazioarteko programatzaileei zuzendutako Espainiako Jazzaren erakustaldiak aurten betetzen du bere hamaikagarren edizioa, eta bost urtez jarraian, Donostiako Jazzaldiaren baitan programatu da hiriko Udalarekin eta Donostia Kulturarekin lankidetzan.
Talde hautatuak
Uztailak 23 (12:30)
Uztailak 24 (12:30)
Uztailak 25 (12:30)
Uztailak 26 (12:30)
Sarrerak salgai
Sarrerak salgai daude dagoeneko (prezioa 8 €) baita Viktoria Eugenia Antzokirako abonamenduak ere. Abonamenduan JazzEñek lau o egunak eta Marc Ribot Ceramic Dog taldearen kontzertua (uztailaren 27an 12:30ean) sartzen dira. Jazzaldiaren webgunean, Donostia Kulturaren webgunean eta Viktoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eros daitezke.