Euskal Itsas Museoak ere jarduerak antolatu ditu museoen egunaren harira

Aurten ere, Euskal Itsas Museoak Museoen Nazioarteko Egunean parte hartuko du. Aurtengo leloa abiapuntutzat hartuta, “Museoen etorkizuna, etengabe eraldatzen dauden komunitateetan”, Museoen zeregina iragana kontserbatzeaz gain, “gizartearen gaur egungo egoerari erantzuna ematea dela aldarrikatu nahi da”.
Euskal Itsas Museoak bi jarduera berezi proposatu nahi ditu: Mare Clausum erakusketara bisita gidatua eta “Portura begira” familia tailerra.
Mare Clausum erakusketak bidai bat eskaintzen du historian zehar, gaur egungo egoerari erantzunak bilatzen saiatuz. Museoen Nazioarteko Egunean erakusketara bi bisita gidatu eskainiko dira doan maiatzaren 17an, euskaraz 11:00etan eta gaztelaniaz 12:00etan.
Museoen etorkizuna birpentsatzeko asmoz, etxeko txikiek gure itsas ondarearekiko duten ikuspegia jakin nahi du museoak. Donostiako itsas historiaren ardatz den leku honen inguruan hausnarketa sustatuz, argazkigintza tailer bat proposatuko dute, haurrek Donostiako portuarekiko duten ikuspegia azaldu dezaten. Familia tailerra larunbatean, maiatzaren 17an, 11:30etan gauzatuko da doan.