Abiatu da Euskaraldia dantza eta musika artean

Euskaraldiaren laugarren edizioa abiatu zen atzo, eta hilaren 25era bitarte, askotariko jarduerez gozatzeko aukera izango da Donostian. Hasiera ekitaldia Egian egin dute arratsaldean, Blas de Otero plazan. Musika eta Dantza eskolako ikasleek lagunduta, giro ederra izan da erromeriaeta elektrotxarangarekin. Ondoren, Euskaraldiaren aldeko mural pintaketa egin dute Egiako gaztelekuan.














Egian ez ezik, beste hainbat auzotan ere izan dira jarduerak lehen egun honetan. Martutenen, mural margoketa egin dute eskolako jolastoki handian,Parte Zaharrean, haurren kantujira izan; Intxaurrondon ekitaldia egin dute kultur etxean; 18:30ean, kalejira egin dute auzoan zehar, Nafarroa Beherea plazatik hasita; eta Altzan, bertso saioa egin dute Bizargorri tabernan, Mantxi eta Julen Zulaika bertsolarien eskutik.
IRUTXULOKO HITZAn, Euskaraldiaren antolakuntzako talde eragile izateaz gain, entitate gisa izena eman dugu. Gainera, atal berezi bat sortu dugu Euskaraldiaren inguruko albisteak jasotzeko. Horrela, Euskaraldiaren inguruko jarraipena egin ahal izango duzue gure webgunearen bidez.