Kontxako barandaren zatiak zozkatu dituzte
48 eta 322 arteko zenbakiei egokitu zaizkie, astelehenetik kontsultatu ahal izango da behin-behineko zerrenda.

Kontxako barandaren 275 zati zozkatu dituzte goizean udaletxean. 48 eta 322 arteko zenbakiei egokitu zaizkie, betiere, baldintzak betetzen badituzte. Udalaren webgunean kontsulta daiteke esleitutako zenbakia NANa eta jaiotze data sartuta. Behin-behineko zerrenda, berriz, astelehenetik aurrera.
Ekainaren 2tik 6ra bitarteak erreklamazioak egiteko epea zabalik egongo da, eta behin betiko zerrendak ekainaren 16an argitaratuko dituzte. Egun horretatik aurrera jaso ahal izango dute irabazleek beren zatia, Belartzan, Errekatxulo kalea 3. zenbakian dagoen udal biltegian, NANa erakutsita.
Zati bakoitzaren kostua 185 euro da.