Erraldoi Eguna egin dute Antiguan, giro paregabean

Antiguako Erraldoi Eguna ospatu zuten hirugarrenez larunbatean, Loretope konpartsak antolatuta; aurten, Euskaraldiaren barruan antolatu dute, gainera. Horrela, auzoko Sebas eta Lore erraldoiak beste hainbat lagunekin aritu ziren Antiguako kaleak alaitzen, Lasarte-Oriako, Parte Zaharreko, Loiolako, Groseko eta Larratxoko erraldoiekin, hain zuzen ere.
11:30etik 13:00era bitarte egin zuten erraldoien kalejira, eta ondoren, elkarrekin bazkaldu zuten auzoan. Arratsaldean, Txitarekin dantzaldia egin zuten, eta 19:00etan, zezensuzkoaren txinpartek eman zioten amaiera jaiari.
Hona hemen hirugarren Erraldoi Eguneko argazkiak:































